BIKOTEKA IRAKURTZEN

Bikoteka irakurtzea bi pertsonen artean irakurtzean datza. Bi hizkuntzatan egiten dugu: euskaraz eta erderaz. Erderaz, asteburuero gurasoekin egiten  dugu. 

Orain, eskolan nola egiten dugun azalduko dizuegu:

Ekinta honetan gela osoa bikotez bananduta gaude.Bikote bakoitzean, bata tutorea (irakaslea bezala) da eta beste tutorizatua (ikaslea bezala) da. Rol hauek astero aldatzen dira.

Ekintza prestatzeko 3.maila A eta B nahasten dira, horrela tutoreek andereƱo batekin testua prestatzen dute eta tutorizatuek, euskarari buruzko ariketa batzuk egiten dituzte beste andereƱoarekin. Tutoreek testua prestatu ondoren, bakoitza bere gelara itzultzen da eta bere bikotearekin esertzen da irakur dezaten.

Ondoren bikote bakoitzak testua lantzen du, daukagun erruletan agertzen diren urratsei jarraituz. (PPP)


Iruzkinak